Athleticek eta CD Ugaok Hodei eta Ilargiren aldeko partida solidarioa jokatuko dute 9an apirilean
24 de Marzo de 2022
Datorren apirilaren 9an topaketa solidarioa egingo dute Athletic Clubeko eta CD Ugaoko jokalari beteranoek Hodei eta Ilargiren alde, Ugaoko Arandia futbol zelaian

Datorren apirilaren 9an topaketa solidarioa egingo dute Athletic Clubeko eta CD Ugaoko jokalari beteranoek Hodei eta Ilargiren alde, Ugaoko Arandia futbol zelaian: “Jaitxoa egiteko asmoa dugu Ugaon Hodei eta Ilargiren alde”, azaldu du Joseba Bilbao ume bien aitak. “Asmoa dirua lortu eta bereziki umeen gaixotasuna azaleratzeko ikusgarritasuna eskuratzea da”, gehitu du ugaotarrak. Partida 18:00etan izango da eta Athleticeko beteranoen aurka CD Ugaoko 35 urtetik gorako jokalariak aukeratzen ari dira egun hauetan.
Partida doakoa izango da eta futbol zelaiaren kanpoaldean merchandising edo talo postua jartzeko asmoa dute antolakuntzakoek. Zozketa solidarioa egingo dute ere eta bildutako dirua Hodei eta Ilargiren gaixotasuna ikertzeko erabiliko dute.
GEURIA 2022/03/17
Jon Goikouria Larrabeiti